• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Bereizketa kontsignak iruditan !

    Zure hondakin birziklagarriak ontsa bereizteko, ez burua hautsi. Azpian ikusten dituzun hondakinak bakarrik bereiz !

     

    Kasu, Euskal Hiruguneko lurraldearen parte batean, paperak aparte bereizten dira !

    Berinazko estalkiak aparte bereizten dira : berinazko poteak, bokalak, flakoinak eta botilak (bakarrik haiek !) bilduak, elkartuak dira eta zuzenki birziklapen lantegietara bidaliak dira berinazko estalki berri batzuen egiteko !

    3 BEREIZKETA KONTSIGNAK !

     

     

    Lehen kontsigna : kontsignak errespetatu !

    Bereizketa kontsignak,birziklapen egoki baten segurtatzeko errespetatzekoak diren arau batzuk dira. Bereizketa arau hauek, hondakinen bilketa edo Canopiako bereizketaren langileei baldintza onetan eta segurtasun gehiagorekin lan egitea ahalbidetzen dute.

    Errespetatu behar den kontsigna baten adibidea : Ipar Euskal herrian edo Béarn des Gaves eskualdeetan, momentukotz, hau da plastikazko estalkien bereizketa kontsigna : Bakarrik botila edo flakoia formako estalkiak bereiz !

    Jogurta poteak botila edo flakoia forma ote du ?… Eta barketak ? EZ. Beraz etxe hondakinetan botatzen ditugu.

    Bigarren kontsigna : dudak badirelarik…

    Birziklagarria edo ez ? Galdera ona ! Dudak baditugularik, ez dakigularik, ez dugu bereizten . Etxe hondakinekin botatzen dugu.

    Beste sail bateko hondakinentzat hondakindegira ekartzea galdegina da : trabagarriak, kartoina handiak edo ere hondakin arriskutsuak (motoreen olioa, olio filtroak, disolbatzaileak, tindua, pilak, bateriak…). 30 badira lurraldean. Haien kokapenaren aurkitzeko, kontsultatu hemen informazio erabilgarrien mapa. 

    Hirugarren kontsigna : sinpleki pentsatuz jokatu

    Hondakinen bereizketa, errexa da gogoan atxikitzea

    1. Plastikoarentzat, botilak eta flakoinak bakarrik bereizten dira !
    2. Kontserba eta kanetak ontsa husturik bainan ez garbiturik eta ere ez bata bestearen barnean sarturik !
    3. Kartoitxoak edo kartoina ttipiak (marroina handiak hondakindegira)
    4. Janari brikak
    5. Paper guziak birziklatzen dira

     

    BEREIZKETA ZUZENA jokoarekin, eguneroko hondakinak ontsa bereizten ikasi, eta zergatik ez… bereizketaren sekulako txappelduna bilaka !

    Bereizketaren kontsignak ezagutzeko eta nahitarazko bilketa guneen kokapenaren jakiteko, Guide du tri aplikazioa telekarga ezazu.

    BEREIZKETAREN AHOLKULARIEN SARE MOBILIZATU BAT

    Zerbitzu hau, 17 pertsonaz osatua da. 2018an, 48 184 pertsona informatuak izan ziren.

    etxe atez ateko lanetan

    pertsona, formakuntza profesionalean

    ikasle eskola eta aprendizgoan

    pertsona, publiko zabalari zuzendutako ekintzetan

    Hurbiltasunezko lan bat eginez, bereizketaren aholkulariek, hondakinen bereizketa eta murrizketa baten alde lan egiten dute.

    Bereizketaren aholkularien lan arlo nagusiak:

    • Eskoletan, gaztetxoei eko-jestuen menperatzen ikasteko.
    • Biztanleekin, jestu onak azaltzeko eta hutsen baztertzeko..
    • Ekimen andanetan.