• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Martine Bisauta Amorce elkarteko administrazio kontseiluko kide bezala hautatua izan da. Bil Ta Garbi sindikatuko lehendakaria, joan den otsailaren 3an iragan den AMORCE-aren 34. urteko biltzarraren bururatzeko hauteskundeetan izendatua izan da.

    Martine Bisauta

    Martine Bisauta, Frantziako 35 lekuko ordezkariez osatutako “elkargo”biltzarran sartu da. Bere hautagaitzarako , Bil ta Garbi sindikatuko lehendakari eta transitzio ekologikoaren kargu den Euskal Hiriguneko lehendakari ordeak, bere engaiamenduaren motibazioak azaldu ditu : “Gure elkartearen lanetan parte hartu, gure lurraldeen hautuak sustengatu eta defenditu, haien loratzea eta interesak defenditu, berriki oraino ikusi dugun bezala, aurkako erabakien parean, hauek izanen dira defendatuko ditudan baloreak gure elkartearen baitan

    980 kiderekin (hiri, elkargo, departamendu kontseilu, eskualde kontseiluak, enpresak, federazio profesionalak eta elkarteak) 60 milioi biztanle ordezkatzen dituztenak, AMORCE-ek informazio sare nagusiena osatzen du, baita ere esperientzia partekatzea lekuko kolektibitate eta lekuko erabaki hartzaileen laguntzeko, hondakinen kudeaketa eta ekonomia zirkularra arloan, transizio energetiko eta lurraldeen Energia-Klima politiketan eta uraren kudeatze iraunkorran.

    Gehiago jakiteko www.amorce.asso.fr